PERU: datu praktikoak


peru logo bilaketarekin bat datozen irudiak




Atal honetan  jarriko ditugun trukoak seguraski herrialde guztietarako baliagarriak izanen dira, hala ere, gu gure esperientziaren arabera eransten joanen gara.






LIMA


Dirua: dirua aldatzea hobe ateratzen da Liman bertan aireportuan baino.



Uber edo Taxibeat: mobilerako aplikazioak dira, taxi bat eskatzeko. Taxi zerbitzua eskaintzen duten enpresak dira, oso azkarrak dira eta seguruak.



Free walking tour: Hego amerikan hau egiten hasi dira, Europan aspaldi egiten  da. Lekuak ezagutzeko tourrak dira, normalean leku bat eta ordu bat jartzen dute eta nahi duena joan daiteke. Ez dago konpromisorik eta bukaeran propina uzten da. Hoteletan informazioa euki ohi dute, baita interneten ere. LiMAkoa: Lima by walking (http://www.limabywalking.com/). Oso gomendagarria!



Autobusak: Perun autobus zerbitzu oso zabala dago, prezio eta kalitate oso ezberdinetakoak. Gauez bidaiak egiten dituztenak badira, eta gure esperientziatik gaua zerbitzu onenetakoa duten horietan egitea da; oso erosoak dira, ia etzanda joan zaitezke... Garestienetakoak dira, baina hala ere eskuragarriak (Lima-Cuzco, 22h, 50€).

Bilatzeko REDBUS bilatzailea erabili daiteke, hor enpresa gehienak datoz. Ezaguna eta erabilia den Cruz del Sur ez dator hor, aparte begiratu behar da. Guk probatu ditugun enpresak: Cruz del Sur, MobilTour, ExcluCIVA.



CUSCO

Free walking tour: Guri aunitz gustatu zaigu. Ez du preziorik, bukaerako propinarekin funtzionatzen dute. http://www.inkanmilkyway.com/es/free-walking-tour-cusco 

Magicpackers hostel: San Pedro merkatuaren ondoan dago, plaza nagusitik 5 minututara oinez, eta supermerkatu bat du ondoan, kokapena bikaina da. Oso giro ona dago eta ez da party-hostel, hau da, deskansatu daiteke. Gela pribatuak eta konpartituak prezio merkean.
Gehiago jakiteko: http://magicpackerhostel.com/ eta
https://txurnitsbidaiatzen.blogspot.pe/2018/03/magic-packer.html

Rainbow mountain eta Valle Rojo: egun bakarreko ateraldia. Goizeko 4ak aldera hosteletik abiatu autobusean, 3 orduko bidaia, gosaldu eta oinez 6 bat ordu. 
Zer eraman? Mendian ibiltzeko arropa, berokia... hotza egiten du. Ura eta hamaiketakoa. Coca hostoak. Eguzkitako betaurrekoak eta krema. 
Ibilbidea: Lehenik koloretako mendia igotzen da, 2hko igoera gutxi gorabehera. Gailurra 5200mtan dago, beraz altueran ibiltzeko gomendioak jarraitu behar dira (ura edan, oso poliki ibili eta ahal dela coca hostoak murtxikatu).Ibilbide osoan zehan zaldi bat alokatzeko aukera dago 100 solen truke. Gailurretik Valle Rojora pasatzen da, eta 3.5h inguruko jaitsiera dator. Bukaeran bazkaldu eta buelta Cuscora autobusean.
Nola eta zenbat? Agentzia guztiek ez dute eskaintzen. GUk Magicpackers hosteleko agentzian hartu genuen. 130 sol (30 euro) inguru balio ditu. 

Valle Sagrado: Cusco inguruan dagoen bailara sakratua ezagutzeko aukera aunitz daude, lineako autobusak daude Ollantaytambo, Urubamba, Pisac... eta abar Cuscorekin komunikatzen dituztenak, hirian bertan hartzen dira, hortik galdetu. Beste aukera bat tour antolatuak egitea da, edozein agentziatan lotu daiteke (Tour Peru, adibide on bat) eta gida batekin. Dena garraioan egiten da, beraz fisikoki egun lasaia da. 
Guk egin genuena: Magicpackerseko agentzian lotu genuen, eta bailara 2 egunetan ezagutu. 
- 1. egunean: Maras eta Moray, goizeko ateraldia, etxean gosaldu eta etxean bazkaldu. 70 sol inguru (18 euro).
- 2. egunean: Pisac, Urubamba, Ollantaytambo eta Chinchero. Inken inguruan lehengo eta oraingo gauzak.

Salkantay treck: 5 eguneko trekkinga, azkeneko egunean Macchu Pichura iristen da. Gehieneko altuera 4600mkoa da.
Zer eraman? Mendian ibiltzeko arropa (hotza egiten du), txubaskeroa, lo zaku potoloa (Cuscon 8 eurotan alokatu daiteke), eguzki betaurrekoak eta krema, repelente. Bidean zehar snack eta ura erosi daitezke. Guk adibidez etxetik eraman genituen pikatzeko gauzak, eta ura edateko lejia (edo pastilla potabilizadorak, Cuscon lortu daitezke). Egunero lortu daiteke txorrotako ura. Zaldi batek eraman ditzazke bakoitzaren 5 kg, eta lo egiteko esterillak badira.
Ibilbidea: kontsultatu gure esperientzia. 
Nola eta zenbat? Guk Magicpackerseko agentzian hartu genuen. Agetnzia askok eskaintzen dute, eta gero denak talde berean joaten dira,  berdin non hartu. Cuscon 180 dolarretan lortu daiteke eta ongi dago. Ez da behar aurretik erreserbatzea, eta Cuscon hobe agentzia bulego batean kaletik baino. 
Gomendioa: tourra erosterakoan argi utzi saltzailearekin zer dagoen prezioaren barruan eta zer ez, gero sorpresarik ez eramateko.
Kontaktua: gure gidaren kontaktua utziko dizuegu. Gu oso gustora egon ginen, eta gainera prezio ona lortuko duzue. Bera prest dago kontaktuan jarri eta zalantzak argitzeko.

                              Yang Zhu Rojas (facebook)
                              +51 950946085  (whats app)


Cuscon egiteko 8 gauza ezberdin: gidetan azaltzen es direnak.
http://txurnitsbidaiatzen.blogspot.com/p/top-7-cusco-gidetan-agertzen-ez-dena.html


AMAZONAS

Iquitos

Oihaneko tourra: Gida batekin bisita Amazonas oihan eta ibaian zehar. Plana berarekin zehazten da.
Zer eraman? Mauka luze ta praka luze baina arinak, Aldatzeko arroparen bat, txankletak, (Oihanetik ibiltzeko katiuskak uzten dituzte), linterna, repelente on bat (Iquitosen ez da saltzen), bainujantzia eta toaila, eguzki betaurrekoak eta krema. 
Ibilbidea Guk egin genuen gidarekin plan pila bat daude baina gure kasuan irekia zegoen. Bezperan berarekin adostu genuen egun kopurua eta gero planak inprobisatzen joan ginen. Bera prest dago aurretik ere adosteko.
Kontaktua Biziki gomendatzen dugu gizon honekin egitea bisita. 
Móvil (0051) 61 942 605 526 


Iquitos-Leticia itsasontzia: 
3 aukera daude:
  • Itsasontzi motela:
    •  80 sol, astelehenetik larunbatera ateratzen dira arratsaldeko 6ak aldera. 
    • 3 Itsasontzi daude, guk Gran Loretana hartu genuen. 
    • Tiketa bertan erosi behar da, ezin da aurretik hartu.
    •  Iluntzean abiatzen da, eta bi gau pasa eta hurrengo goizaldean iristen da (turismoko papera gaizki dago).
    •  Lo egiteko 2 aukera, hamaka edo kamarotea, 80 eta 100 sol hurrenez hurren. 
    • Hamaka kubiertan zintzilikatzen da eta hor egiten da dena. 
    • Janaria barne dago (taper bat eraman behar da, Gran Loretanan ez da behar, platerak dituzte). 
    • Herrixketan gelditzen da barkua, eta jendea igotzen da janaria saltzera, palomitak, oilaskoa, fruta... denetatik eta merke. 
    • Itsasontzia abiatu aurretik aukera dago hamaka bat erosteko 25 soletan. 
    • Gomendioa: ura eraman, bertan garestia da. Tapatzeko zerbait, mantatxo bat, pareo bat...
  • Itsasontzi azkarra 
  • Ferrya
Argazkian infoa atxikita. Gure esperientziaren arabera 2 info gaizki daude. 
*Itsasontzi motela ez da 3 egunetan iristen, 2 egun exkaxetan baizik.
*Barkua iristen denean, pasaportea sellatzeko nahikoa da Leticiara joatearekin (Santa Rosara joan gabe), Leticiako bulegoan Peru zein kolonbiako lehiatilak daude.

Itsasontziak uzten gaituen lekutik Leticiara pasatzeko barku txiki bat hartu behar da, 5 minutu dira eta 5 sol.

Gure esperientzia: http://txurnitsbidaiatzen.blogspot.com/2018/06/amazonas-munduko-birika-el-bosque.html










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina