ARGENTINAKO IPARRALDEA
| Argtentinako ipar mendebaldea, NOA |
Autobusak: Balut edo Panamericana enpresak.
Ura: leku gehienetan edangarria da.
Entxufeak: haiek bi punta zapal eta diagonalean erabiltzen dituzte, normalean zuloak dituzte gure entxufeak ere sartzeko, bestela adaptadorea behar da eta bertan oso errexa da erostea (2 euro).
| Batzuetan ez ditu borobiltxoak |
TILCARA: hostel Casa los Molles. Oso giro ona eta paisaia bikaina.
- Garganta del Diablo , 3 orduko ibilbidea.
- Maimara
- Castillo de Huichaira, Sumai Pacha herriaren eskuinaldetik gora, ibaia jarraitu gora, bapatean paisaia eta formazio bereziak ikusten dira.
- Jateko: merkatuan merke eta goxo jaten da, 14.00ak arte.
La picadita jatetxea, pixka bat garestia baina berezia eta oso goxoa.
IRUYA:
- Tilcaratik bus zuzena dago, bestela Humauacatik sarri ateratzen dira.
- Milma Huasi hostela.
- Ibilaldiak:
+Mirador de Condores: 3 ordu joan eta etorri. Zubiaren bestekaldetik herria bukatu arte gora eta gero senda jarraitu.
+ San Isidro: inguruan dagoen herria. 3ordu joan 2 ordu etorri. Ibaia jarraituz igo behar da eta hainbatetan gurutzatu, beraz oinetakoak busti behar dira. San Isidro lo egiteko eta jateko lekuak badira.
VILLA DE REYES: Jujuy ondoan. Zonalde berdea eta hezea.
- Hostel Jujuy.
- Termas de Reyes: Villa de Reyesetik 38 autobusa hartu, orduerdira pasatzen da. Termak 100 peso (2018), arratsaldeko 8ak arte irekia.
SALTA:
Hiri lasaia eta polita.
Freetour hiritik zehar 10etan 9 de Julio plazan katedral parean, gidak kamiseta laranja darama. Oso ongi dago, Piru, gida oso jatorra da.
Museo Arqueologico de Alta Montaña: merezi du. 130peso, ikasleek 40 peso.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina