BOLIVIA: datu praktikoak

bolivia bilaketarekin bat datozen irudiak


Gure ibilbidearen arabera egoki eta praktikoak iruditu zaizkigun gauzak jarriko ditugu hemen.





PERU-BOLIVIA muga: Punotik Copacabanara hartu genuen busa mugan gelditu zen, gu autobusetik jaitsi, alde Peruanoan pasaportea entregatu eta Boliviara oinez pasatu ginen eta bertan berriz sellatu. Guztiz dohakoa da. Bertan cajeroak daude dirua atera ahal izateko. 

Copacabana: 
- Hostal Florencia. Merkea, polita eta erosoa.
- Isla del Sol eta Lunara joateko txalupa hartzea: 8.30 eta 13.30etan abiatzen dira, eta 25-35BOB balio dute. Agentzietan har daitezke aurretik, bestela portuan bertan.
- Amurraina jan laku ertzeko txiringitoetan, 25BOB.

Copacabana-La Paz: Titikaka autobus enpresa. 25BOB.

La Paz:
- Hostal York B&B: Sagarnaga kalean, zentroan kokatua. Prezio ertaina gosaria barne.
- Death Road egiteko: Vertigo Biking enpresa. Melchor Jimenez 836 helbidean, Sagarnaga ondoan (510BOB-65bat euro).
- Taxiak: soilik enpresa baten errotuloa dutenak dira ofizialak. Ibilbiderik luzeenak 30BOB balio ditu.
- Lanza merkatuan (San Francisco plaza ondoan) menua bazkaltzeko: 10BOB.

La Paz-Sucre: Trans Copacabana MEM1 edo Bolivar bus enpresak. 160ºtan etzanda eta eserleku zabalak. 180BOB, regateatu daiteke.

Sucre-Potosi: Trans Emperador bus enpresa. 20BOB, 4 ordu inguru. Estaziotik bertatik abiatzen diren truffi edo taxi konparituak daude egun osoan zehar, pixka bat garestiagoak eta azkarragoak.

Potosi: 
- Koala hostela: ez da merkeena baina oso ongi dago, garbia, zentrikoa, sukaldea du, espazio amankomunak...
- Harrobietara bisita: Koala tours. 120BOB 4 otdu terdiko ateraldia.

Tupiza:
- "El refugio del turista" hostala. Txukuna, oso sinplea, sukalderekin 50BOB gaua (6 euro).
- Salar de Uyuni: Tupizatik abiatuta "Tupiza tours" enpresarekin. 4 egunetako tourra, oso gomendagarria, 1200BOB (150 euro). Garairik onena apirila eta maiatza edo azaroa eta abendua.

Argentinara pasatzeko: Villazoneraino iritsi behar da, Tpizatik denbora guztian doaz truffiak, 15BOB, ordu terdi. Villazonetik (Bo) La Quiacara (Ar) pasatu eta bertan busa hartu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina