BIDAIA PRESTATZEN: datu praktikoak



ZER SARTUKO DUGU MOTXILAN?

Zerrenda egin aurretik hainbat bidaiarien blogak kontsultatu ditugu, eta azkenean, hau da guk egin duguna.

- Batak 55L-ko motxila eta besteak 65L-koa.
- Arropa sartzeko "vacío" efektua egiten duten poltsak. (Interneten bidez edo dendetan lortu daitezke).
- Bakoitzak motxila txiki bat, aurrean eramanen duguna, eguneko gauzak eta gauza garrantzitsuak eramateko.





Gure bidaian zehar gehien bat beroa eginen du. Horrez gain, mendia egiteko asmoa ere badugu, horregatik bitarako arropa behar dugu. 

NEZESERREAN:
Zepiloa
Pasta
Txanpu
Azazkalak moztekoa
Pintza
Desodorante
Eguzkitako krema
Aftersun
Repelente
Toaila
Pareoa
Chimbo xaboia
Mukizapiak
Komuneko papera

BOTIKINEAN:
Ibuprofeno
Paracetamol
Suero
Termometroa
Almax
Antibiotikoa
Fortasec
Tiritak
Compeed
Gasak
Yodo
Esparadrapoa
Benda
Malarone

ARROPA:
Barruko arropa: 7na ale.
Kamisetak: 8.
Prakak: 6.
Jertseak: 2.
Berokiak: lumazkoa eta txubaskeroa.
Zapatak: txankletak, mendiko zapatilak eta beste zapatila pare bat.

PAPERAK:
Pasaportea
Pasaportearen fotokopia
Asegurua
Hegaldiaren billeteak
Bakunen papera

BESTEAK:
(Moskitera)
Kargadorea
USB
Frontala
Lo zakua
Labana txikia
Bisera
Eguzki betaurrekoak
Jolasak
Entxufe adaptadorea: bi punta zapal dituena.


JOAN AURRETIK EGIN BEHARREKO HAINBAT GAUZA


1.- Txertoak: Gu Vacunación internacionalera joan gara eta bertan erran digute ezagutzeko asmoa dugun herrialdeetan zer den gomendagarriena, eta hori egin dugu.

2.- Asegurua: Aurretik hilabete bateko bidaiak egin ditugu, eta horietarako nahikoa da kotxeko, etxeko edo VISAko aseguruak ematen duen kobertura. Hilabete inguruko bidaia egiteko kontsultatu aseguru horiek.

      Hontakoan, ia 6 hilabeteko bidaia izanen denez, asegurua konplexuagoa eta garestiagoa da. Interneten bidez aunitz begiratu ondoren, bidaia ajentzia baten bitartez "Bujaldon" enpresarekin kontratatu dugu. Gure ustez kobertura onak dituen asegurua da, 6 hilabeterako balio du eta 180€ ordaindu ditugu bakoitzak.  

Baimenak: Hegoameriketan turista moduan sartzeko ez da gisakorik behar. Herrialde bakoitzak bere arauak ditu, gehienetan 3 hilabete egon gaitezke.

3.- Ur edangarria egiteko lixiba: xaboirik eta perfumerik gabeko lixiba arrunta eramaten dugu. Osasun etxekoen gomendioz, un litro bati 2 tanta bota eta 30 minutu itxoin ezkero ura desinfektatu egiten da. 

4.- Maps me: konexiorik grabe ibiltzeko GPSa da. Guk mobilean deskargatu dugu, eta erabilgarria da adibidez hiri baten barruan ibiltzeko. Aplikazioa deskargatu, dohakoa da, eta ibiltzeko asmoa duzun tokietako mapa deskargatu. Adibidez, guk momentuz Peruko deskargatu dugu. Komeni da Wi-fi ona dagoenean egitea.

5.- Aplikazio erabilgarriak: Hostelworld, Booking, Money eschange.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina