TOP 8 CUSCO: gidetan agertzen ez dena

1.- Merkatuko zukuak: San Pedro merkatuan bada zuku naturalak saltzen dituzten pasillo bat. Super goxoak eta merkeak dira, eta gainera edalontzia berriz betetzen dizute egin duten guztia bukatu arte!!

2.- Kristo txuria: Cusco gainean Kristo txuri bat ikusten da. Hara oinez igo daiteke, plazatik 50 ba minututan, bertako paisaia oso polita da, eta hiri osoa ikusten da. 
Oharra: igotzean garita bat dago sarrera kobratzen duena, baina hori Sacsaihuamanera joateko da. Langileari erran Kristora zoazela eta listo.

3.- Tupac Amaru janari azoka: zentrotik aparte, 20 bat minutu oinez, Tupac Amaru plaza dago. Hor asteburuetan Peruko janari azoka dago, postu pila bat daude bertako platerak sukaldatzen dituztenak, eta han aukeratu eta erdiko mahaietan bazkaldu daiteke. Normalean soilik bertako jendea egoten da. Janaria merkea da eta oso oso goxoa!

4.- Kaleko merkatua: sukaldatzeko erosketa egin nahi baduzu, San Pedro merkatura begira jarrita kale bat behera eta beste bat eskuinera beste merkatu bat aurkitu daiteke, produktu onak eta bestea baino askoz merkeagoa.

5.- Ukuku´s: taberna bat da, plaza de armasetik katedrala eskuinean utzita kontrako aldetik zuzen joanta dago, hor ondoan. Turistak eta bertako jendea nahasten dira, gehienetan musika zuzenean egoten da eta giro ona. 

6.- Merkatuko menua: San Pedro merkatuan ongi eta merke bazkaldu daiteke, 5 soletan (1.25 euro) menu osoa.

7.- Parranda: Cuscon egunero dago parranda. San Blas auzoan taberna ugari daude girotxoa dutenak. Beranduago diskotekak daude, gehien funtzionatzen dutenak Chango eta Mama Afrika dira, arma plaza inguruan biak, hori bai, patxanga hutsa. 11 inguru arma plazatik pasatzen bazara Changon dohainik sartzeko pulserita emanen dizute. 

8.- Pio´s: gure gustoko jatetxe bat da, oso merkea (5 sol menua), eta oilasko broster goxoena. Merke jateko toki ona. San Frantzisko plaza eta San Pedro merkatuaren artean dagoen arkuaren eskuin aldean dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina